2006/03/31

Zerbitzuak

Sarrera
Udal Liburutegia Ibarrako Udalak herritar guztiei eskaintzen dien zerbitzua da. Erabilera irekia da eta liburu, aldizkari, egunkari, DVD, CD, CD-Romak zein bideoak mailegatzeko eta kontsultatzeko aukera dago.
Liburutegia 1987an sortu zen, herritar batzuren ekimenari esker, San Bartolome plazako eskola publikoetan liburu bilduma sortu zenean. Beste hainbat lekutan egon ondoren, liburutegia Benito Izagirre Kultur Etxera eraman zen.
Zerbitzuak
Kontsulta gela:
Kontsulta daitezkeen 25.000 liburu baino gehiago daude liburutegian: entziklopediak, atlasak, nobelak, gai ezberdinetako eskuliburuak... bai haur eta gazteentzako bai helduentzako ere.




















Ikus-entzunezkoak eta multimedia materialak:

Liburutegiak  CD, DVD eta CD-Rom bilduma ditu. Maileguan eraman daitezke etxera.



Mailegua:
Liburutegiko txartela eduki behar da zerbitzu hori erabili ahal izateko. Bazkide bakoitzak gehienez 6 dokumentu (3 liburu eta 3 material berezi: Bideo, DVD, CD eta Cd-Romak) mailega ditzake bere ohiko liburutegian; horretaz gain Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barne dauden edozein Udal Liburutegitan 16 dokumenturarte ( 8 liburu eta 8 material berezi ) atera ahal izango dituzu. Mailegualdia 21 egunetakoa da liburutentzat eta 7koa material berezientzat, dokumentua erreserbatua badago ezin izango delarik mailegualdia berritu.

Liburutegien arteko mailegua:
Zerbitzu honen helburua liburutegi ezberdinen gabeziei erantzutea da. Liburutegian ez dauden liburuak beste liburutegi batzuetara (Euskadiko Liburutegi Nazionaleko Udal Liburutegietara edo Koldo Mitxelenara) eska daitezke zerbitzu horren bidez.




Egunkari eta aldizkariak:
Liburutegiak bost egunkari (Berria, Ataria, Gara, El Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa) eta hogeitabost aldizkari (Integral, Argia, Muy Interesante, Fotogramas,  Entzun, Gaztezulo, Elhuyar, El Mundo de los Pirineos ...) jasotzen ditu eta irakurleen eskura jartzen ditu.




Ordenagailu zerbitzua:
Jendeak erabiltzeko 5 ordenagailu daude liburutegian. Hauek internetera konektatzeko zein programa ezberdinak (word, excel ...) erabiltzeko aukera ematen dute. Zerbitzu hau dohain da.

Ordenagailu portatilek internetera konektatzeko aukera ere badute Wifi sistemaren bidez.










Fotokopiagailua:

Kopia bakoitzak 10 zentimo balio du.

Katalogoa:
Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko katalogo kolektiboa kontsultatuz, gure liburutegiko eta sistema osatzen dugun beste liburutegien katalogoak kontsultatzeko akera duzu liburutegian ordenagailu baten bidez.
Helbide honen bidez liburutegian dauden liburuak, CDak eta abar kontsulta daitezke bilaketa erraz bat egin ondoren. Bilaketa egile, izenburu, gaiaren eta abarren arabera egin daiteke.